Tertanga ibaiaren sorburua eta ur-jauziak
TERTANGA Tertanga ibaiaren sorburua eta ur-jauziak Non dagoen eta nola heldu.. Gure abiapuntua Arabako Tertanga herria da; bertatik hasiko dugu ibilbidea, elizaren aurretik dagoen garbitegi aren parean. Kalean gora, elizaren eta bolatokiaren ondotik pasatuz, ezkerretara egingo dugu eta, etxeen artetik pasatuta, pista batean sartuko gara, Tertanga zirkura joateko. Berehala, lehenengo bidebanatze bat aurkituko dugu eta, pista eskuinera utzita, guk aurrera jarraituko dugu. Aurkituko dugun bigarren bidebanatzean , berdin jokatuko dugu, eta metalezko ataka bateraino iritsiko gara eta, behin gurutzatutakoan, berriro ere itxi egingo dugu, ganaduari igarobidea eragozteko. Ondoren, hiru bidezidorreko bidegurutze batera helduko gara eta erdiko bidezidorretik jarraitu behar dugu ibaiaren ibilguraino iristeko, beti ere kontu handiz zeharkatuz ibaia. Ibaia zeharkatuta, pista ibilguaren paraleloan igotzen da, eta baso itxian barrena sartuko gara, bi bidexkako beste bidebanatze batera iritsi arte. Eskuineko bidexka hartu behar da, ibaiaren ibilguaren paraleloan doana eta hainbat sarrera eskaintzen dizkiguna ibai-eremu zabaletara, ur-jauzi, txirrista eta putzuekin. Bidean gora eginda, bigarren bidegurutze batera iritsiko gara, eta bertan amaitzen da URA agentziak gomendatutako uraren bidexka. Mendi-ibiltariak hortik aurrera, kontu handiz, zeharka ditzake ibaiaren ibi edo pasabideak, bai eta Tertanga zirkuak eskaintzen dituen aukera ugarietakoren batetik bideratu. 0,2 0,4 0,0 0,6 0,8 1,0 1,2 1,4 1,6 1,8 Distantzia (km) 300 Altitudea (m) 350 400 450 500 Garbitegia Ibaiko bidegurutzea 1 Ezkerretara jo 2 Ezkerretara jo 3 Hiru bidezidorreko bidegurutze 4 Ibaiko bidegurutzea 5 Eskuinetara jo 6 7 Garbitegia 1 Ezkerretara jo Hiru bidezidorreko bidegurutze 2 4 Ezkerretara jo Eskuinetara jo Ibaiko bidegurutzea Fraideburu 3 6 7 Ibaiko bidegurutzea 5 Kobaundi ur-jauzia Kobaundi haitzuloa Kobaundi txiki ur-jauzia eta haitzuloa Kobaundi txiki haitzuloa El Portillo Deskargatu ibilbidea: Ezagutu ibilbide guztiak hemen: Laguntzailea: Ibilbide hau ITELAZPIk finantzatu du URA _ ITELAZPI hitzarmenaren esparruan
RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5