UR BIDEXKAK
Zaindu zaitez - Ibilbide luzeenetan beti ura eta janari pixka bat eramatea. Ondo etorriko zaizu indarberritzeko. - Zer-nolako eguraldia izango duzun aldez aurretik jakitea, eta egokitu oinetakoak eta jantziak egin nahi duzun ibilbidera. - Ibilbidea bakarka egiten baduzu, senideei edo lagunei aurreikusitako ibilbidearen eta ordutegien berri ematea. - Telefono mugikorra eramatea, aukera emango dizulako, behar izanez gero, zure berri emateko eta gerta litekeen erorketa zein larrialdi jakinarazteko. - Ez utzi proposatutako bide eta bidezidorrak, eta ez joan leku arriskutsuetara. Gainera, zure segurtasuna hobetze aldera, komeni da honako hauek kontuan izatea: - BTT-rik erabiltzen baduzu, honako hauek ere kontuan izan: ·Kaskoa nahitaez erabiltzea. ·Oinezkoen lehentasuna eta zirkulazio-arau orokorrak errespetatzea. ·Bide-seinaleak eta haien noranzkoa errespetatzea. ·Irten baino lehen, zure bizikletaren egoera berrikustea eta eguraldiaz eta ibilbideaz informatzea. Eta ez ahaztu beti aldean eramatea ura, konpontzeko osagarriak eta telefono mugikorra. ARABAko bidexkak Bidexka GUZTIAK BIZKAIko bidexkak GIPUZKOAko bidexkak
RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5