UR BIDEXKAK
Zaindu ingurunea URA ez da proposatutako ibilbideak egiteko erabiltzen diren bide eta pisten titularra eta, horregatik, ez da horien egoeraz arduratzen, ez eta ibilbidean zehar sor daitezkeen zuhurtziagabekeriez eta istripuez ere. Nolanahi ere, URA erakundeak espazio horiek zaindu eta babestu beharra gogorarazten du, eta horregatik gomendatzen du: - Espezie jakin batzuei, hala nola anfibio batzuei, gaixotasunik ez transmititzen saiatu behar dugu. Horretarako, saihestu egingo dugu beste hezegune batzuetako urarekin kontaktuan egon diren botekin hezeguneetan sartzea saihestuko dugu. - Ez dugu inguruko landaredia moztuko, ez eta landareak eta loreak erauziko ere. - Ez dugu hondakinik utziko leku batetik pasatzean, hala nola zaborrak eta bestelako hondakin solidoak. Gunea, aurkitu dugun baino garbiago uzten saiatuko gara, zaborrak bilduz, halakorik badago, eta hurbilen dagoen herrian utziz. Lekuok ederrak dira berez. Ez ditzagun zikindu. - Proposatutako ibilbideetatik ibili behar dugu, bidezidorrak eta bideak errespetatuz, lasterbiderik hartu gabe, bertan bizi diren espezieak ez gogaitzeko. - Gogoan izan behar dugu zenbait ibai-tarte, batez ere goi-ibarretan, basoetan daudela; beraz, kontu handiz ibili behar dugu suterik ez eragiteko. Ez piztu surik eta ez erre. Ez bota zigarrokinik, kutsatzeaz gain denbora asko behar baitute degradatzeko. Gozatu inguruko aire garbiaz. - Jabetza pribatuak eta herri-lurrak errespetatu behar ditugu, baita bertakoen ohiturak ere. Ibilbide batzuetan itxitura baten atea ireki beharko dugunez, ondoren itxi egin beharko dugu, azienda atera ez dadin. - Txakurrekin ibiliz gero, arduraz jokatu eta kontrolpean eduki behar ditugu, inguruan egon daitezkeen beste pertsona edo animalia batzuk izutu ez ditzaten. - Ibilbide batzuetan, urteko garaiaren arabera, ehiztariak eta txakur solteak aurki ditzakegu. - Batzuetan eltxoak eta, besteetan, erleak ere aurki ditzakegu inguruan erlauntzak badaude. - Mendian gabiltzala mastinen bat ikusiz gero, hobe dugu zuhurtziaz jokatu eta lekua inguratu. Mastinak eremu bat babesten du, zaintzen duen aziendaren inguruko segurtasun-perimetroa. Mastinak beren lana egiten ari direla ulertu behar dugu, eta gu geu garela eurentzat arrotzak. - Ez dezagun ahaztu zaratak ere kutsatu egiten duela. Proposatutako ibilbideak oinez eta tarte batzuetan bizikletaz egiten diren arren, sarbideetaraino ibilgailuz heltzen garenez, hurbilen dagoen herrian aparkatzen saiatuko gara eta, betiere, ibilbideetan adierazitako aparkalekuetan. - Garrantzitsua da ibilbideetan isiltasuna gordetzea, horrela animaliak ez ditugu gogaituko eta aukera izango dugu naturak eskaintzen digun soinu-sinfoniaz gozatzeko. - Proposaturiko ibilbide batzuk naturgune babestuetatik igarotzen dira. Errespetatu egin behar ditugu horietan adierazten diren arauak eta oharrak. Gogoeta horiek guztiak kontuan hartzen baditugu, espazio baliotsu bezain hauskor diren horiek egoera onean mantentzen lagunduko dugu, eta ibilbideez gozatu ahal izango dugu. Garrantzitsuena ur-inguruneak eskaintzen diguna begiestea eta gozatzea da. Ez ahaztu bizia duela. Oharrak hartu eta argazkiak atera. ARABAko bidexkak Bidexka GUZTIAK BIZKAIko bidexkak GIPUZKOAko bidexkak
RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5