UR BIDEXKAK

Uraren Bidexken gida honetan deskribatzen diren 59 ibilbideek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurune urtar berezienetako batzuk ezagutzeko aukera emango digute. Eremu horietan ura da elementu nagusia. Ibilbideak ezagutzera eman nahi izateaz gain, ibiltariari aukera eman nahi diogu bizitzaz gainezka dagoen ekosistema konplexu eta askotarikoaren ikuskizuna ikus dezala: Ur- jauziak, lurraren muinetatik irteten diren iturburuak, balio ekologiko handiko hezeguneak eta ibaiak eta errekak, denak ala denak ur jarioak elikatuak. Eta ibaiaren ondoan izatean, sentsazio-mundu bat aurki dezala: ur jarioaren burrunba hotsa ur-jauzitik behera edo ibilguko harrien artetik beherantz. Baita ibaiertzeko basoa inguratzen duten soinuen amalgama ere. Eta hori guztia harmonia perfektuan, non uraren jarioa zentzumenentzako jaialdia baita. ARABAko bidexkak Bidexka GUZTIAK BIZKAIko bidexkak GIPUZKOAko bidexkak

RkJQdWJsaXNoZXIy MTEwNTc5